Euskara eta hezkuntza

  • Helbidea: Debako Udala. Portu kalea, 1 (20820)
  • Herria: Deba
  • Telefonoa: 943 19 28 40
  • Fax-a: 943 60 80 47
  • Arduradun teknikoa: Amaia Zinkunegi
Eginkizun nagusia:

Deban Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia bideratzea da euskara Zerbitzuaren eginkizun nagusia. Udal barruan eta udalerrian euskaraz egiteko aukerak zabaltzeko planak diseinatu eta bideratzea, hiru lerro estrategikoren baitan:

  • Euskara ondorengoetaratzea: familian, eskolan eta helduengan oro har, euskararen aldeko motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzea.
  • Euskararen aldeko auzogintza eta zerbitzugintza: euskararen erabilera-eremuak zabaltzea; hala nola, lagunartean, kirolean, aisialdiko jardueretan, lan-munduan, merkataritzan, komunikabideetan... euskara, gaztelania bezain atsegin eta baliozko eginez.
  • Euskararen elikadura lantzea hizkuntza ezagupenak sendotzeko, euskal kulturaren aberastasunaz jabetzeko eta harreman-sare euskalduna zabaltzeko.

Eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk:

Hizkuntza aholkularitza: testu zuzenketak, itzulpenak merkatariei eta herriko elkarteei, izen-abizenak euskal grafiaz jartzearen inguruan, leku-izenen idazkeraren gainean...

Euskararen egoerari buruzko informazioa: udalerriko datu soziolinguistikoak, erabilera datuak, hezkuntza ereduak, euskaltegiko taldeak...

Dirulaguntzak: barnetegietarako, euskarazko ikastaro berezietarako, UEUrako, dendetako errotuloak euskaraz jartzeko eta enpresetan erabilera planak martxan jartzeko.

©2007 Debako udala · Portu 1 · 20820 Deba (Gipuzkoa) · Tel. 943 19 28 40 · Fax-a. 943 19 28 94