Hirigintza eta zerbitzuak
Euskara eta hezkuntza
Ogasuna
Gizarte zerbitzuak
Ingurumena
Kultura, turismoa eta jaiak
Kirola eta gazteria
Berdintasun Zerbitzua
Debako portuan sartu zara (web orrian); ongi etorri. Debarra baldin bazara orri honetan barrena ibili eta herriari buruz dauzkazun zerbitzu eta ezagutza espektatiba guztiak bete ahal izango dituzu. Gainera, dauzkazun arreta behar guztiak nola ase jakingo duzu.
Zerbait falta dela iruditzen bazaizu (dena delakoa), eta garrantzizkoa dela iritziz gero, ahaztu baino lehen jakinaraztea espero dugu; web honek debarren arteko solidaritatea behar du; guztion artean egiten badugu, geureago izango da eta, dudarik gabe, hobea.
Zuk aukeratu dituzu debarrentzako zerbitzuak kudeatzen dituztenak; beraz, ezin izango dugu ezer ondo egin zure laguntza eta iritzirik gabe.
Debakoa ez bazara, momentu honetatik eta web orri honetan barrena zabiltzan bitartean, debar kontsideratuko zaitugu; beraz, eskubide berberak dituzu; ongi etorri zuri ere. Baina lagundu iezaguzu Debari buruz ezagutzen zoazena hobetzen, asko baita ona... baina beti hobetu daiteke.