Santiago bidea

Aintzinatasun handikoa da eta kostaldeko bidea, erromesek Santiago de Compostelara iristeko erabiltzen zuten ibilbidea kontsideratzen da

Ibilbidearen zati handi bat XIV. eta XV. Mendeetako bideetatik igarotzen da. Hasteko, Getariako norabidea erakusten duen harrizko bideari heldu behar zaio; Zarauzko parrokiako elizatik 150 metro ingurura hasten da, Meagaseko errepidean. Santa Barbara baseliza doan errepide honek aldapa handia du. Goiko aldean oinez ibili ondoren, Getariako sarrerako etxeetaraino iristen den errepidetik jaitsi behar da. Seinaleei jaramon egin eta ezkerrera joko dugu. Askizu auzora igo ondoren, Zumaiara iritsiko gara (9,3km).

Camino de Santiago

Herri honetako alde zaharra zeharkatuz, bideak kanposanturantz igotzen du. Ondoren, Elorriagako (Deba) auzotxora iristen da eta gero Itziar herriraino (18 km). Itziarrek ostatuak, janari-dendak eta jatetxeak ditu. 16. eta 21. kilometroen artean ere nekazalturismoko etxeetan hartu daiteke ostatua.

Elorriagatik Debara beste bidezidor bat ere badago; zailtasun handiagoa du. Baina geologiaren eta paisaiaren aldetik balio handikoa da. Labarren ondotik igarotzen da, itsas ertzetik. Inguru hau Babestutako Biotopo izendatu behar dute; GR-121en zatiak ere bada (gorriz eta zuriz markatuta dago).

Itziartik (hau da etapa honetako azkeneko zatia eta zatirik errazena) bideak behera egiten du Debaraino, kasu honetan ere itsas ertzetik. Debak era guztietako zerbitzuak eskaintzen ditu; hala ere, aldez aurretik Turismo Bulegoarekin harremanetan jartzea aholkatzen dizuegu. Seinaleztatuko bidetik joatea gomendatzen dizuegu eta ez errepidetik, oso arriskutsua eta 2 km luzeagoa delako.

PDF-a jetsi PDF-a jetsi
©2007 Debako udala · Portu 1 · 20820 Deba (Gipuzkoa) · Tel. 943 19 28 40 · Fax-a. 943 19 28 94