Turismo bulegoa
Nola iritsi
Plano turistikoa
Ostatuak
Jatetxeak
Tabernak
Merkatuak
Beste zerbitzu turistikoak
Lotura interesgarriak
Debako Santa Maria Eliza, ikaragarrizko eliza da, ia katedral baten adinakoa, saloi itxurakoa, altuera bereko hiru nabe, kontrahormen artean sartutako hilobi-kaperak, eliz atari-dorrea oinetan, klaustro gangatua hegoaldean eta erantsitako sakristia buru parean, dotore apaindua dago eta Gipuzkoako arkitektura erlijiosoaren gailurretako bat da.
(Gehiago irakurri)
Debako Santa Maria eliza, ezbairik gabe, Gipuzkoako eraikin erlijiosorik ederrenetariko, orijinaletako eta konplexuenetako bat da. Eliza honetan, eraikitzeko eta erausteko hainbat esku hartze antzeman daitezke eta, horien bidez, lehengo eliza gotikoa Debako hiribilduko biztanleen beharretara egokitzen joan zen. Klaustroa, portada polikromatua, sakristiako harlanduzko lana edota eraikin gotikoaren hondarrak direla medio Gipuzkoako elizen garapena ondoen irudikatzen duenetakoa da eliza hau.
Aipamen berezia merezi du, Itziarko Santutegiak, Ama Birjinarenganako duten erakarpen erlijiosoa erakutsiz udaberri oro ehundaka gipuzkoar oinez igotzen dira bertara.
(Gehiago irakurri)
Erakarpen erlijioso handikoa, Santutegi honen influentzia kostalde osora zabaldu da 1294.urtean Itziar herri gisa osatu zenetik
Aspaldikoa da oso Eliza, XVI. mendean berriztatu zen arren. Nabe bakarrekoa eta bitarteko zutaberik gabea. Zutabeek zabalera-neurri berezia dute, hiru zati laukizuzenetan banatua dago. XIII edo XIV. mendean eliza bat eraiki zela pentsatzeko arrazoiak daude. Eliza horrek dorre adosatua zuen, eta oraindik ere elizaren aztarna ugari mantentzen dira: horren adierazgarri dira mendebaldeko hormako leiho itsuak eta dorrearen arku zorrotza. Santa Mariari eskainia da eta aipatzekoa da barruan duen Amabirjinaren irudia eta XVI. mendean Andres de Araozek eginiko egurrezko erretaula bikaina, arte platereskoari dagokion ale garrantzitsua. Erretaula honetan Ama Birjinaren bizitza irudikatzen da ebanjelioen arabera.
(Gehiago irakurri)
Sasiolako Monasterioa Debatik 5Km-ra dago Mendarora bidean. 1964ko urtarrilaren 17an monumentu historiko deklaratu zuten.
XVI. mendearen hasieran, "San Francisco de la Observancia"ren Frantziskotar Lagundia, Sasiolako Dorretxearen bitartez, Itziarko Santutegi ondoan komentu bat fundatzen saiatu zen, baina ez zen`posible izan elizako biltzarra eta sekularra aurka jarri zirelako.
(Gehiago irakurri)
Egia auzoan kokatuta dago, aurrean itsasoa eta Debako herrigunearen ikusmira zabala eskaintzen du. Ermita honi buruzko lehen aipamenak 1539koak dira.
Kostaldeko Santiago Bidean erreferentzi puntua dugu.
Lehen Santa Katalina eta San Juan egunean ospatzen zen meza, erromeria eta guzti. Gaur egun San Juan egunean (ekainaren 24an) bakarrik ospatzen da.
(Gehiago irakurri)