Turismo bulegoa
Nola iritsi
Plano turistikoa
Ostatuak
Jatetxeak
Tabernak
Merkatuak
Beste zerbitzu turistikoak
Lotura interesgarriak
Deba cuenta con importante y numeroso patrimonio arqueológico. Los montes de piedra caliza que formaban la extensa orografia del municipio de Deba ha propiciado la formación de numerosas dolinas, grandes grutas subterráneas y cuevas, que fueron utilizadas por los hombres prehistóricos para su cobijo.
Más de medio centenar de cuevas y yacimientos prehistóricos se extienden en el municipio de Deba, en algunas de estas cuevas se esconden los más valiosos yacimientos prehistóricos de Euskal Herria. En concreto en las cuevas de Ekain, Ermitia y Urtiaga se han hallado pinturas rupestres, y abundante material lítico y faunístico, que resultan fundamentales para el estudio de la prehistoria vasca.
Ekain (Bisitatu web gunea)Ekaingo haitzuloa Euskal Herriko arte rupestrearen aztarnategi handi eta aberatsenetako da, Lsscaux, Niaux eta Altamirarekin batera, Europako magdaleniense aroko (15.000-12.000 k.a.) historia aurreko santutegietariko bat.
Bere izena daraman muinopean aurkitzen da, Debako udalbarrutian. 1969an aurkitu zuten A. Albizuri eta R. Rezabalek eta J.M. Barandiaran eta J. Altunak ikertu Aranzadi Zientzia Elkartearen babesean.
Haitzuloaren kokapena bikaina zen izu-ehizerako. Batidek haranaren behealdera eraman ohi zituzten animaliak han segada jaurtigarrien bitartez harrapatzeko. Gaoltzibar haranean kokatua dago, Erlo eta Agiro mendi inguruan zabalik. Harana Ekaingo mendilepoaren oinetan amaitzen da hain zuzen ere.
Ekaingo haitzuloak franko-kantabriar arteko zaldi multzo ederrenetakoa gordetzen du barruan. Beste abere irudi batzuk ere badira: orein eme bat, bi bisonte eta ahuntz txiki bat. Zenbait, irudi beltz soilak dira, beste batzuk gorriak; beste batzuk tinta planoz eginak daude, beltzez eta orez.
Haitzulo honetan irudi kopurua 70ekoa da, 64 margotuak eta 6 grabatuak. Oso ondo kontserbatzen dira, zoragarri. Gaur egun jendearentzat itxita dago haitzuloa eta haren babesa Aranzadi Zentzia Elkarteari dagokio.
Ermitia HaitzuloaJ.M. Barandiaranek aurkitutako aztarnategi hau Sasiola eta Astigarribiatik hurbil dago, aintzinako Errege-Bidearen ertzean. 1924 eta 1926 urte bitartean indusi zuten, 15 m karratuko azaleran eta 2 metroko sakoneran. Neo-eneolitiko, aziliense, magdaleniense eta solutrense izeneko maila kulturalei dagozkien estraktuetan, hezurrezko material asko eta garrantzitsua aurkitu zen, arpoi eta horratz formakoak...., keramikak, moluskoak, material litikoa eta faunistikoa, akerren hondakinak, oreinenak etab.
Urteaga HaitzuloaItsasotik gertu dago, 130 metroko altueran; Itsaspe auzoan eta Salbatore mendiaren hegoaldeko hegalean.
Duen aberastasunagatik eta aurkikuntza ugariengatik magdaleniense eta aziliense garaiko aztarnategi franko-kantabriko garrantzitsuenetariko bat da.
1928an J.M. Barandiaranek aurkitu zuen eta T. de Aranzadi eta Barandiaran berak indusi zuten. K.a. 12.000 eta 8.000 urte bitartekoak omen diren burezur batzuk aurkitu ziren leize honetan eta euskal gizakiaren eboluzioa ikertzeko oso garrantzitsuak izan ziren.
Lehen indusketetan (1928-1936 bitartekoetan) aziliense garaiko bi burezur aurkitu ziren, Donostiako San Telmo museoan daudenak. Guda Zibilaren garaian beste burezur bat aurkitu zuten, Barandiaranek kontrol militarrak eta gora-beheraren batzuk pasa ondoren Bilboko Museo Arkeologikora eraman ahal izan zuena. Gaur egun ere bertan dago. Magdaleniense bukaerako burezurrik aintzinakoena eta garrantzitsuena da eta cromagnonetik euskal gizakira arteko eboluzioa ikertzeko kate-maila nagusia izan da.
Arbil HaitzuloaArbil mendiaren hegala zeharkatzen duen ur-kanalaren gainean dago kokatuta, Sustraixa eta Artia baserrien gainaldean.
Ferra-arkuaren formako ahoa dauka leize honek eta T. de Aranzadi eta J.M. Barandiaranek ikertu zuten 1942an. Ondoren, 1977an, J. Altuna eta P. Aresok beste indusketa bat zuzendu zuten.
Aztarnategi honek material garrantzitsua eskaini du: industria litikoari dagokiona eta hondakin faunistikoak eta historiaurreko hilobi-aztarnategiei dagozkienak. Azken hauek 1986an aurkitu ziren.
Aiza HaitzuloaPagatza baserritik hurbil, sakonune batean, Aizako haitzuloa eta dolina daude. Leize honek 12 km baino gehiago ditu eta Euskal Herriko handienetakoa kontsideratzen da.
Dolina honek jasotako urek mikroklima ia tropikala dute; leizezulo honetako ahotik sartu eta berriro Deba ibaira iristen da ura burdinezko tren-zubiaren parean.
Arluze
Izarraitz megalitotegian kokaturik dago, Endoia auzora doan autobide ertzean, Artzabaleta baserrirako pista irtetzen den bide gurutzean, ezkerretara.
Kareharrizko monolitoa da, harlauza formakoa, lur gainean 1.35m. ko altuera duena, oinean 1,75 m. eta gailurrean 0,20 m. bitarteko zabalera du eta 0, 30 m.ko lodiera.