Turismo bulegoa
Nola iritsi
Plano turistikoa
Ostatuak
Jatetxeak
Tabernak
Merkatuak
Beste zerbitzu turistikoak
Lotura interesgarriak
Kostaldeak hondartzara joateko aukera ematen dizu bertako hondarretan etzanda eguzkia lasai ederrean hartzeko edo ur garbietan murgiltzeko; gainera, piraguismoa, surfa edota windsurfaren tankerako ur-jarduerak burutu ahal izango dituzu.
Aldiz, lasaitasun eta bakartasunaren bila bazabiltza, Debako Mendata, Aitzuri edo Sakoneta senai gordeetan aurkituko duzu horrelakorik (zonalde hau biotopo deklaratuta dago, natur eta geologi balioa direla eta). Eremu arrokatsu hauek ere aparteko tokiak dira arrantza edota buzeozaleentzat.

Debako hondartza, Santiago deiturikoa, Euskal kostaldeko hondartzetatik jendetsuenetakoa da. Bere ezaugarri geografikoak direla eta , Debako hondartza erakargarria izan da beti itsasoaren lasaitasun bila zebiltzanentzat.
Paisaia ederrez inguratua, Lapari hondartza ere hartuz, 80.000 m karratu ditu guztira. Errez iritsi daiteke bertara 600 toki dituen aparkalekua baitu ondoan. Aparkaleku honen beste aldean gelditzen da hain zuzen ere, Calbetonen Zumardia, 2 hektareako zuhazti eder askoa.
Pasaealekuz inguraturiko hondartza, guztira 2,5 km.tan lasai ibiltzeko gunea:
Sorozabal Pasealekutik, batez ere ilunabarrean, Kantauri itsasoa debar kostaldearen kontra talka eginez ikus daiteke eta bista altsatuz gero mendia apaintzen duten oihan eta zelaiak ere ikusgarriak dira. Bi paisaiak ikuskizun bikaina eskaintzen dute! Bertan dago Sorozabalen monumentua ere, Koldobika Jauregik egina.
Cardenas Pasealekuak eta Arrantzale kaleak ibai ondotik portura eramango gaituzte. Mutrikuko zubia pasa eta Casa Campo dago, natur balio garrantzitsudun gunea.

Casa Campo, Deba ibaiaren ezkerraldean dagoen 3,4 ha-dun hezegunea da; bertan, hemendik gutxira, ingurunea birgaitzeko proiektua egingo da, fauna, flora, landaretza eta paisaiaren hobekuntza, berreskuratzea eta birgaitzea ahalbidetuko duena.