Kokalekua

Deba

Bere egoera estrategikoak, dituen komunikabideak, hondartzak, e.a. abegitsu bihurtzen dute Deba, bisitariei gizarte eta kultur balio paregabeak eskainiz.

Deba, Deba Beheko bailarako herria da. Hirigune ezberdinez (Deba, Itziar, Lastur eta Elorriaga) eta 130 baserriz osatutako dago. 52 Km. karratutako azalera du eta 5.250 biztanle gutxi gora behera.

Deba Behea eskualdea Gipuzkoako zona mendebaldeenean dago, Gipuzkoa eta Bizkaia batuz.

Deba Beheko bailara honako herriok osatzen dute: Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluze, Gipuzkoan; eta Mallbia eta Ermua, Bizkaian.

Deba ibaiak 58 Kmtako luzerarekin, bailarako herri guztiak zeharkatzen ditu Ermua, Eibar eta Mallabia izan ezik, horiek, Ego ibaiadarrak zeharkatzen baititu.

Eskualdea: Deba behea
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa
Euskal hiriburuetara distantziak:
  • Bilbo 60 Km.
  • Donostia-San Sebastian 40 Km.
  • Vitoria-Gasteiz 70 Km.
©2007 Debako udala · Portu 1 · 20820 Deba (Gipuzkoa) · Tel. 943 19 28 40 · Fax-a. 943 19 28 94