Turismo bulegoa
Nola iritsi
Plano turistikoa
Ostatuak
Jatetxeak
Tabernak
Merkatuak
Beste zerbitzu turistikoak
Lotura interesgarriakDenbora geratu egiten da Deba zeharkatzen duten ibilbideetakoren batea paseatzen zabiltzala aukituko dituzun txoko ederren aurrean.
Egoera orografiakoaren ezaugarriengandik eta bere zabaleragatik, Debak ibilbide mordoa egiteko aukera ematen dizu:
Santa Katalina, Itxaspe, Mendata eta Sakoneta, itsasoaren panoramika ezin ederragoak eskainiz, eta nola ez Lastur, non gazta eta ohialak egiteko artisau-lana edota errotak ikus ditzakezun... eta guzti hori inguru zoragarri batean, basoz eta haran txikiz inguratuta.
Bereziki aipatu behar ditugu ibilide seinalizatu eta homologatuak:
Txangoa hasteko, Bilboranzko N-636 errepidearekiko paralelo dagoen ibilbidea hartuko dugu: hain zuzen ere, aintzinako udal hiltegi ondoan dagoen Maxpe etxe aurreko ibilbidea. 500 metro egin ondoren, Artzabal auzora helduko gara.
Auzo horretan, Antzondo baserrirako errepidea hartuko dugu. Handik 100 metrora, aintzinako zentral elektrikoaren eskuineko errepidea, mendian goranzkoa, hartuko dugu. Laburra baina handia den aldapa igo eta gero, IStiña lepo barometrikora helduko gara. Handik, Deba ibaiko meandroaren bista bikainaz goza dezakegu. Aurrez aurre, Arno mendi-puska guztiz estaltzen duen kantauriar artez osatutako mantu iluna ikusiko dugu.
(Gehiago irakurri)Ibilbide hau Elorriaga auzoan hasiko da, San Sebastian ermitaren ondoan. Ermitaren atzeko aldera abiatu, ipar aldera, eta berehala, argiaren transformadorea baino lehen, ezkerretara egingo dugu (40 m.).
Lehenengo bidegurutzean eskuinerantz hartuko dugu (160 m.) eta aurrerago bi itxitura gurutzatuko. Ote zuri eta artean aran txiki bat pasa eta beste bi itxitura gurutzatuz, Arantzagoikoa baserrirantz jaitsiko gara (1760 m.).
Aurrera jarraituko dugu itsasorantz, Arantzabekoako aurrietara iritsi arte (2000 m.). Ezkerreko bideskatik jaitsi eta auzo-bide batera helduko gara. Bideak aurrera jarraitzen du pinu eta arte artean hurrengo itxuturara arte (2440 m.). Pinudi bat jaitsi, erreka bat zeharkatu eta zelai batera iritsiko gara (2890 m.). Mendixka bat ikusiko dugu aurrean eta itsasoa haren atzean (Sakoneta).
(Gehiago irakurri)Ibilbide hau Lasturreko San Nikolas baselizan hasten da. Hortik Deba-Mendarora doan errepidera sartuko gara, Itziar atzealdean dugula. Leizaola baserria pasatu eta, Abeletxera iristean, errepidea utzi egingo dugu, berdez estalitako bide batetik igotzeko; bide hori baso misto batera doa, errepidearekiko parez pare.

Eskuinean Atxurigaingo gaina izango dugu. Zipres lerden batzuen ondoan, beste itxitura bat pasa eta ezkerrera jarraituko dugu. Hurrengo bidebanatzean, lurrezko bidexka utzi eta ezkerrera hartuko dugu. Alertze-sail bat pasa eta pagadi dotore batera iritsiko gara; pagadian galtzen da bidea. Metro batzuk jaitsiko gara, beheragotik eta eskuinera doan bidexkari heltzeko. Ehun urtetik pago baten ondotik pasako gara. Berriro pinudi eta alertze-sail batean sartuko gara. Beste itxitura bat pasa eta Aitolagaingo atsedenlekura iritsiko gara, Gazteluaitz mendiaren behealdean. Haur-parkeraino jaitsiko gara; bideari jarraitu, Urki baserrira jaisten den bidexka gurutzatu eta aurrera egingo dugu, bide berde dotore batetik barrena, Mugarrigaingo bordaraino.
(Gehiago irakurri)