Turismo bulegoa
Nola iritsi
Plano turistikoa
Ostatuak
Jatetxeak
Tabernak
Merkatuak
Beste zerbitzu turistikoak
Lotura interesgarriak1294.eko ekainaren 24an Sancho IVgarrenak "Carta Puebla"delakoa eman zien Monrealeko biztanleei, eta haiek, arrantza praktikatzeko kostaldera gehiago hurbiltzeko beharra ikusiz, Debako herria fundatu zuten formalki. "Carta Puebla" 1343. urtean eman zieten Alfonso XIgarrenak eta Gasteizko fueroak Monreal de Deba izanarekin.
Deba ibaiaren eskuinaldean kokaturik, arrantza, nekazaritza, i ndustria eta salerosketan jarraitu zuten. Kostaldeko gainontzeko arrantzaleen antzera, debarrek balea harrapatzen ematen zuten ahaleginik handienta, nahiz eta bestelako arranta baztertu ez. Burdinolak ziren industriaren oinarri, bertatik burdin tresnak ateraz; lantegi haiek ibai eta erreka bazterretan kokatzen ziren ur indarraz baliatzeko.
Gasteiztik Debako kaira zekarten artile eta beste zenbait espezieren komertzioa onuragarria izan zen herrirako. Beste batzuentzat, berriz, gaur arte mantendu diren nekazaritza eta abelazkuntza izan ziren bizibide, nahiz orduko labore batzuk mantendu ez diren: ohiturazko txakolia ateratzeko mahatsa adibidez.
Orduñako pasoa zabaltzean, burdingintza eta portuko uren sakontasun eskasa zela medio, Debak zuen onura estrategikoa gutxitzen joan zen. XIX. mendearen erdi aldera portuak zuen trafikoa behera zihoan neurrian, beste aktibitate berri bat sortu zen: udaldia. Itsas bainuek garrantzia hartzen zuten neurrian, Debako hondartza atsedenerako leku bihurtu zen, kanpoko bisitarien eraginez hotel industria gehituz.