Turismo bulegoa
Nola iritsi
Plano turistikoa
Ostatuak
Jatetxeak
Tabernak
Merkatuak
Beste zerbitzu turistikoak
Lotura interesgarriak
Alaitasuna eta dibertsioa debarron izaeraren ezugarri dira. Edozein aitzakia, momentu edo toki, egokiak dira festa bizitzeko.
Kaleetan urte guztian zehar dugun giroa areagotu egiten da herriko jaiak iristean. Herri kirolak, dantza saioak, zezen enbolatuak, entzerru eta zezenketak, danborrada, erraldoi eta buruhandiak, gaiteroak, txistulariak eta abar... jai eta ospakizunetan errepikatzen diren ekitaldiak ditugu. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal izango ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita
San Roke herriko zaindaria izanik, hauek ditugu herriko festarik garrantzitsuenak. Abuztuaren 14an hasi eta 20an bukatzen dira. Festa hasiera, Danborrada, Entzerru eta Zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira
Festak abuztuaren 14an hasi eta 20an bukatzen dira. San Roke eguna, abuztuaren 16a da egunik aipagarriena
Ohitura berriei moldatu Denbora joan ahala festak zertxobait aldatu diren arren debarrok gure festen nortasuna gordetzen jakin dugu, dira baina festaren oinarria gorde dute.
San Roke Jaiak erlijioan oinarritzen dira, Zezenen iguruan antolaturik daude eta kale giroan gozatzen dira. Festa hauek ederki batu dute beren zati erlijiosoa eta zibila hau da festen funtsa eta urteetan zehar mantendu da. Abuztuaren 14ean hasi eta 20an bukatzen dira. Festa hasiera, Danborrada, Entzierru eta Zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal izango ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita.
Pdf-a jaitsiDeba Udaleko Kultura Sailak urtero urtero guztioi zuzendutako kultur programazio zabala antolatzen du.
| Urtarrila | Errege Kabalgata | 5 de enero |
| Urtarrila | Urte Berriko Feria - Zoro Feria | Urteko lehen larunbatean |
| Urtarrila | Idi Probak | Urtarrileko lehen asteetan zehar |
| Urtarrila | San Sebastian Jaiak | Urtarrilak 19-20 |
| Otsaila | San Blas | Otsailaren 3an |
| Otsaila | Santa Ageda | Santa Ageda bezpera ospatzen da otsailaren 4ean |
| Otsaila/Martxoa | Iñauteriak | Larunbata eta Asteartea ospatzen dira |
| Martxoa/Apirila | Aste Santua | |
| Apirila | Galiziar Festa | Apirileko azken asteburuan |
| Maiatza | Debarren Eguna | Maiatzeko hirugarren igandea |
| Maiatza | San Asentzio Jaiak | Endoian |
| Maiatza/Ekaina | Euskal Antzerki Astea | Maiatzeko azken asteburutik ekaineko lehen asteburura |
| Ekaina | San Juan | San Juan bezpera ospatzen da ekainaren 23an |
| Ekaina | San Pedro | San Pedo bezpera ospatzen da ekainaren 29an |
| Uztaila | Feria Ekologikoa | Lasturren |
| Abuztua | Udako Musika Hamabostaldia | Ostegunero Santa Maria Elizan |
| Abuztua | Kopraixak | Itziarren, abuztuko lehen igandean hasi eta asteazkenean bukatzen dira |
| Abuztua | San Roke Jaiak | Abuztuaren 14tik 20ra |
| Iraila | San Nikolas jaiak | Lasturren, irailaren 10ean |
| Iraila | Margo Lehiaketa aire zabalean | |
| Iraila | Euskal Jaia | Iraileko azken larunbata |
| Azaroa | Itziarko Feria | Azaroaren 1ean |
| Azaroa | Santa Zezilia | Azaroaren 22an |
| Abendua | Gabonak | Gabon kantak.... |
| Abendua | Urte bukaera | Urte bukaerako kontzertua, abenduaren 31an |