BTT

BTT Euskadi Zentroak.

BTT Euskadi Zentro hau Gipuzkoa eta Bizkaia artean kokatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik (Gasteiz, Bilbo eta Donostia) ordu erdi baino apur bat gehiagora. Harrera gunea Mintxeta Kirol Gunean dago, Elgoibarren.

Zentro honetan zailtasun handiko ibilbideak (beltzak eta gorriak ) aurki daitezke; ibilbide horietan bisitariek, altuera lortu ostean, gailurren artan igarotzen diren bidexkatatik ikuspegi ikusgarriak eta abiada handian jaisteko maldak izango dituzte sari. Familiek eta ibilbide errazagoak (berdeak eta urdinak) gozatu nahi duten horiek, beren gustuko ibilbideak aurki ditzakete kostaldean Mintxetan eta Aixolan.

Mintxetako Harrera gunean, bizikletak alokairuan eskaintzaz gainera, garbitzeko gunea eta dutxak, igerilekuak, askaltegia, atletismo pista eta gimnasioa daude, besteren artean.

Eskualdeko ezaugarri nagusia paisaian kostaldeko urdinak eta barnealdeko mendietako berde biziak sortzen duten kontrastea da baina, aldi berean, bat egiten duten, bisitarien artean benetako harridura eraginez. Eskualdeko kostaldean hondartza, kala eta itsaslabarren segida da eta mundu mailan interesgarrienen artean kokatzen diren egitura geologikoak (flysch) daude eta bisitariak horietara gerturatu ahal izango dira proposatzen ditugun ibilbideen bitartez.

Informazio gehiago

©2007 Debako udala · Portu 1 · 20820 Deba (Gipuzkoa) · Tel. 943 19 28 40 · Fax-a. 943 19 28 94