Bilalan.net euskaldunontzako lan ataria

Lana euskaraz egin nahi baduzu, edo langile euskaldunak behar badituzu, hemen duzu aukera

Zer da bilalan.net?

Bilalan.net lan atari bat da. Beronen bidez, euskara lan munduan bultzatu nahi dugu, bai enpresek langile euskaldunak bila ditzaten, baita langabetuek euskaraz garatuko duten lana aurki dezaten.

Nori dago zuzenduta?

  • Hautagaiak: lan kontratu arruntarekin, bekadun gisa edo praktiketako kontratuarekin lan egin nahi duten pertsonak. Horretarako, curriculum vitaea sartu besterik ez dute egin behar http://www.bilalan.net/deba-n.
  • Enpresak: euren enpresan langile euskaldunak behar izanez gero, lan eskaintzak sartzeko aukera dute.

Debako Bilalan

Atari honetan lana zein langileak aurkitzeko aukera izango duzu.

Lana bilatzen ari naiz: lan bila bazabiltza, curriculuma sartu ahal duzu atal honetan. Edozein motako lanerako sar daiteke, klase partikularrak, haur edo nagusiak zaintzea eta horrelako lanak barne.

Langileak bilatzen ari naiz: lan eskaintza bat baldin baduzu hemen sar dezakezu. Mota guztietako lanetarako langileak behar dituzunean, baita klase partikularrak emateko edota pertsonak zaintzeko denean.

Abantailak: Euskara Zerbitzuak laguntza berezia eskaintzen die herriko enpresa, saltegi eta, oro har, langile bila dabiltzanei. Izen ere, gure herriko Bilalanen hautagai guztiekin harremanetan jartzeko aukera dago. Zalantzarik baduzu, deitu eta lagunduko dizugu.


Informazio gehiagorako

Euskara Zerbitzua: 943.19.28.40 (euskara@deba.net)

©2007 Debako udala · Portu 1 · 20820 Deba (Gipuzkoa) · Tel. 943 19 28 40 · Fax-a. 943 19 28 94