Festak eta ohiturak

Goza ezazu urte osoa

Fiestas y tradiciones

Alaitasuna eta dibertsioa debarron izaeraren ezugarri dira. Edozein aitzakia, momentu edo toki, egokiak dira festa bizitzeko.

Kaleetan urte guztian zehar dugun giroa areagotu egiten da herriko jaiak iristean. Herri kirolak, dantza saioak, zezen enbolatuak, entzerru eta zezenketak, danborrada, erraldoi eta buruhandiak, gaiteroak, txistulariak eta abar... jai eta ospakizunetan errepikatzen diren ekitaldiak ditugu. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal izango ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita

San Roke Jaiak

San Roke herriko zaindaria izanik, hauek ditugu herriko festarik garrantzitsuenak. Abuztuaren 14an hasi eta 20an bukatzen dira. Festa hasiera, Danborrada, Entzerru eta Zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira

Festarik garrantzitsuenak dira, herriko zaindariaren ohorez egiten dira eta.

Festak abuztuaren 14an hasi eta 20an bukatzen dira. San Roke eguna, abuztuaren 16a da egunik aipagarriena

Fiestas y tradiciones

Ohitura berriei moldatu Denbora joan ahala festak zertxobait aldatu diren arren debarrok gure festen nortasuna gordetzen jakin dugu, dira baina festaren oinarria gorde dute.

San Roke Jaiak erlijioan oinarritzen dira, Zezenen iguruan antolaturik daude eta kale giroan gozatzen dira. Festa hauek ederki batu dute beren zati erlijiosoa eta zibila hau da festen funtsa eta urteetan zehar mantendu da. Abuztuaren 14ean hasi eta 20an bukatzen dira. Festa hasiera, Danborrada, Entzierru eta Zezenketak, San Roke eta Jorrai dantzak, berbenak eta jai giro zalapartatsua festa hauetan gozatzeko berme dira. Bisitariak ere, herrikoekin batera, osoki bizi ahal izango ditu, bertan murgiltzea festa ulertzeko erarik onena baita.

Pdf-a jaitsi Pdf-a jaitsi

Festak eta ospakizunak

Deba Udaleko Kultura Sailak urtero urtero guztioi zuzendutako kultur programazio zabala antolatzen du.

Urtarrila Errege Kabalgata 5 de enero
Urtarrila Urte Berriko Feria - Zoro Feria Urteko lehen larunbatean
Urtarrila Idi Probak Urtarrileko lehen asteetan zehar
Urtarrila San Sebastian Jaiak Urtarrilak 19-20
Otsaila San Blas Otsailaren 3an
Otsaila Santa Ageda Santa Ageda bezpera ospatzen da otsailaren 4ean
Otsaila/Martxoa Iñauteriak Larunbata eta Asteartea ospatzen dira
Martxoa/Apirila Aste Santua
Apirila Galiziar Festa Apirileko azken asteburuan
Maiatza Debarren Eguna Maiatzeko hirugarren igandea
Maiatza San Asentzio Jaiak Endoian
Maiatza/Ekaina Euskal Antzerki Astea Maiatzeko azken asteburutik ekaineko lehen asteburura
Ekaina San Juan San Juan bezpera ospatzen da ekainaren 23an
Ekaina San Pedro San Pedo bezpera ospatzen da ekainaren 29an
Uztaila Feria Ekologikoa Lasturren
Abuztua Udako Musika Hamabostaldia Ostegunero Santa Maria Elizan
Abuztua Kopraixak Itziarren, abuztuko lehen igandean hasi eta asteazkenean bukatzen dira
Abuztua San Roke Jaiak Abuztuaren 14tik 20ra
Iraila San Nikolas jaiak Lasturren, irailaren 10ean
Iraila Margo Lehiaketa aire zabalean
Iraila Euskal Jaia Iraileko azken larunbata
Azaroa Itziarko Feria Azaroaren 1ean
Azaroa Santa Zezilia Azaroaren 22an
Abendua Gabonak Gabon kantak....
Abendua Urte bukaera Urte bukaerako kontzertua, abenduaren 31an
©2007 Debako udala · Portu 1 · 20820 Deba (Gipuzkoa) · Tel. 943 19 28 40 · Fax-a. 943 19 28 94