80 hamarkada hasieran, musikaz interesaturik zegoen pertsona talde batek, Deban oinarrizko mailako musika eskola bat martxan jartzeko kudeaketak egin zituen. Proiektua aurrera atera zen hamarkada erdialdean eta lenengo ikastaroa hasi zen 1985/86 ikasturtean.
Lehiaketa bidez plazak lortu zituzten bost maisuk osatzen zuten irakasleria, EHAOn azaltzen den bezala. Irakasle hauen gain, instrumentuen maisuek ere ba ziren, zerbitzuen errentamendu eran kontratatuak eta beraz, autonomo gisa lan egiten zuten. Hauen kontratazioa Donostiako Goi Musika Eskola bitartez egiten da orain ere eta ahal den gastu txikienarekin lortzea da helburua.
Musika eskolaren finantzaketan, Debako Udalak hasieratik hartu zuen parte urteko 100.000 pta. ipiniz. Eskola hasi eta 400 ikasle izateraino iritxi zen eta honek, babes publikoa izatearen beharra erakutsi zuen eta beraz, Debako Udalaren aurrean honetarako kudeaketak hasi ziren.
Eskolaren errentagarritasun soziala zela eta, Udaletxeak musika eskolako jabetza hartzea onartu zuen eta fundazio publikoa bilakatu zen. Estatutoak 1987an onartu ziren.
1992. urtean, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak irakaskuntza ez erregelatua eta akademikoki baliogabeko tituluak Musika Eskoletan eman behar zirela arautu zuen eta ondorioz Kontserbatorio izatetik Musika Eskola izatera pasa zen.
Bi hitzetan:Deba Musikala fundazioaren helburu nagusia, Deban musika kultura bultzatzea eta honi babes legala ematea da eta honetarako ditu estatutoak.
Deba Musikala patronatuaren babespean dauden jarduera guztien eragiketa, naiz bakarkako formakuntza naiz taldeenaz arduratzen da.
Musika Eskolaren helburu nagusietako bat musika talde egonkorrak sortzea da.
Gure kasuan, gaur egun dauden lau talde nagusiak mantentzea da helburua: Musika Banda, txistulariak, dantzariak eta koroa.
Musika Eskoalan erakusten diren atalak: